Erronka handiei egin behar diegu aurre: petrolioaren akitzea, klima-aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, behin eta berriz urratzen diren Giza Eskubideak… Krisia sistemikoa da, eredu sozialaren eta ekonomikoaren araberakoa.

Baina zoramen hori guztia geratu eta bizitzak erdigunean jartzeko garaiz gabiltza… «kontsumitu eta isildu» pentsamendu bakarraren eta hazkunde infinituaren aurrean, fandangoaren bueltarako modu asko existitzen dira.

Tailerren bidezko Ikastaro honetan, lau eremutatik ikusiko dugu hori nola egin dezakegun: energia, elikadura, zaintzak eta ekonomia. Taldean lan eginda, ikus-entzunezkoekin eta modu dinamiko batean, tailerrak honela antolatuko dira:

  • 1. eguna, AZTERTZEN: Nola irauten dute gaur egun gure munduak eta gure bizitzek?

  • 2. eguna, ALDARRIKATZEN: Hainbat aldarrikapenetan murgildu Bizitza Jasangarrietara gerturatzeko.

  • 3. eguna, TRUKATZEN: Nikaragua eta Guatemalako nazioarteko esperientziez lagunduta.

  • 4. eguna, ARITUZ: Zer egin dezakegu gure egunerokoan Bizitza Jasangarrietarantz aldaketa sustatzeko?

AZTERTU, ALDARRIKATU ETA ARITU; Tipi-Tapa, urratsez urrats, asko gara jada bide horretan… Animatzen zara?

Non? Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea

Noiz? Maiatzak 9, 10, 16 eta 17. 9:30 – 14:00

Norentzat? Gaietan interesa duen edonor, ikasleak, jendarte mugimenduetako kideak.

Norekin? Adituak eta “Tipi Tapa Bagoaz, Hacia Vidas SOStenibles” Kanpainan parte hartu duten mugimendu ekologista, desazkunde eta feministako militanteak.

Ekintza mota: Formakuntza ikastaroa tailer eta dinamika parte hartzaile bidez.

Hizkuntza: Nagusiki gaztelera (lan taldeetan eta hitzartzeetan euskara erabiltzeko aukera)

Balio akademikoa: 16 ordu

IZEN EMATEA, HEMEN