Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Mundu justu bat eraikitzeak eskatu egiten du, ezinbestean, gerrarik ez babestea eta bere zergatiko guztiak ezabatzeko borrokatzea.
Armadek sortzen duten sufrimendua ikaragarria da. Gerrek heriotza eta suntsipena sorrarazten dute heltzen diren tokietan; giza eskubideen urraketa nabarmena eragiten dute eta pertsonen lekualdatzeak eragiten dituzte. Izan ere, gatazka armatuak izaten dituzten ondorioak, badira munduan zehar gertatzen diren behartutako migrazioen arrazoirik nagusia.
Ezin dugu saihestu, gastu militarrean xahutzen diren baliabideak, inbertsio sozialetik kentzen dira zuzenean. Adibidez; hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako borrokatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, garapenerako lankidetzatik, eta abar..
Zer da Eragozpen Fiskala?
Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan, estatuarekin ekonomikoki gerrak eta ejerzitoak finantziatzen kolaboratzeari uko egitea. Eragozpen fiskala desobedientzia zibileko ekintza bat da, gure zergen parte desbideratzea eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea datza; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara
Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?
Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz,

ADI EGON!

Bizkaian bizi bazara eta Ogasunak errenta aitorpen proposamena bidaltzen badizu, bota ezazu atzera.

Gipuzkoan edo Araban bizi bazara eta eta Ogasunak errenta aitorpen proposamena bidaltzen badizu, ez baieztatu.

Informazio gehiago:
WWW.ERAGOZPENFISKALA.ORG
609 469 599
Eragozpen Fiskalerako kanpainan hainbat euskal taldek, mugimenduk eta eragilek hartzen dute parte:
Argitan, Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Bake-Ekintza Antimilitarista,CEAR Euskadi, Ekologistak Martxan, ESK Sindikatua, La posada de los abrazos, Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, KEM-MOC Bilbao, Mugarik Gabe, Medicusmundi Araba,  Mundubat, REAS Euskadi, Setem Hego Haizea, Ongi Etorri Errefuxiatuak
 

GERRA HEMEN HASTENDA, GERA DEZAGUN BERTAN