Apirilaren 28an hauteskunde orokorrak dira eta maiatzaren 26an udal, foru eta europar hauteskundeak egingo dira.
Korronte xenofoboen diskurtsoei so eginda, eta ikusirik Europako Batasunean entzute zabala dutela, pentsatzekoa da gure herrian ere lekua egin dezaketela; horrek eragin negatiboak izan ditzake, hala nola, honako arloetan:
- Immigrazio politikak eta asilo eta babes eskubideak, zeinetan murrizketak ugarituko liratekeen eta babes ematea zaildu, hala lege arloan nola Europako Batasuneko Estatuek sinatuta dituzten nazioarteko hitzarmenak betetzerakoan, eta baita arlo solidario eta humanitarioari dagokionean ere: immigrazio eta atzerritartasun politikak gogortzea herrialdeetan sartu eta bertan egon ahal izateko, familien berrelkartzea, kanporatzeak…
- Nazionalentzako lehentasun edo lehenespen politikak erabiliz, atzerritar guztien edo eta haien arteko batzuen aurkako diskriminazioa areagotzea, orain arte onartuak izan dituzten hainbat lan eta gizarte eskubide murriztuz: lan, gizarte prestazio, hezkuntza, osasun eta partehartze politikorako aukerak.
- Alterofobiaren indartzea, “gure” eta “haien” arteko konfrontazioa areagotuz, “gureak” “besteen” aurka; “bertakoak”, alegia lehenago etorri zirenak, beranduago etorri diren immigrante guztien edo ezaugarri jakin batzuk dituzten etorkinen edo gutxiengoen aurka.
- Agintaritza publikoen autoritarismoaren indartzea, Hungariako eta Poloniako demokrazia ez liberal eta autoritarioen ereduari jarraiki, zeinek dakarren Europako demokraziek ezaugarri duten botere banaketa ukatzea eta adierazpen askatasuna mugatzea. Finean, demokrazia bere baitatik husten dute, kontra botereak eta tarteko erakundeak ukatuz eta bere edukia mugatzen dute aldian behin egindako hauteskundeetara..
Gertaera hauek denek atzerapen politiko, sozial eta kultural handia adieraziko lukete eskubide eta askatasun demokratikoen arloan, eta jarrera alterofobo eta identitario baztertzaileak indartuko lituzkete.
Gauza jakina da gure gizartean ere badagoela esames eta aurreiritzien halako giro bat, zeinean immigrazioa gizarte gatazka gisa aurkezten den; baina giro horri aurre egin behar zaio, bere adierazpen politikoei atea itxi ahal izateko.
Honen aurrean:
• Pertsonen arteko elkartasuna defendatzen dugu, zeinaren parte ere baden migranteekiko elkartasuna.
• Asilo eta babes eskubideak errespetatzea eta indartzea defendatzen dugu.
• Arbuiatzen ditugu nazionalentzako lehentasun edo lehenespen politikak.
• Lan, gizarte, kultur eta politika arloetan integrazioa erraztuko duten politikak defendatzen ditugu, oinarrian izango dutelarik gizarteratze egoki bat.
• Arbuiatzen dugu demokrazia eskastuko duen egintza oro.
Aurten hauteskundeetako hitzordu anitzen aurrean, egunerokoan egiten ditugun aukeraketen inguruko gogoetara gonbidatzen dugu, txikiak iruditu arren, bizi garen gizartea eraikitzen dutelako. Ezezagunari beldurra izateak bultzatzen ditu aukeraketa horiek sarritan. Heredatutako beldurra, induzitua eta kutsatua, zeinak ez duen modu arduratsuz aukeratzen laguntzen eta ezberdinaren errua bilatzen duten.
Hautatu zure bizitzarekiko jarrera, bizi zaren gizartea aukeratu dezakezu.
HAUTATU ZURE LELOA ARRAZAKERIAREN KONTRA