Atzo Tantaka Tv estrenatu genuen, Hilabete batzuk itxaron eta gero azkenean heldu da.
Tantaka TV Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba y Paz con Dignidad erakundetatik bultzatutako komukazio tresna bat izango da. Ikuspuntu sozial baten nortasuna sustatuko duen ikus-entzunezko alternatiba izango da, ikuspegi askotarikoa, feminista eta nazioartekoa emanez; haren programazioa konprometituta egongo da parte hartzeko demokraziarekin, giza garapenarekin, herrien arteko elkartasunarekin, mundu globala eta interdependentea eratzearekin eta justizia sozialarekin.Erreferentziazko hedabide bat izatea gustatuko litzaiguke, non beste komunikabide konbentzionaletan agertzen ez den informazioa aurkituko duzuen.
Jendea gu aukeratzea gustatuko litzaiguke, TantakaTV gaietan sakontzeko, inoiz imajinatu dituen gauzak pentsarazteko, informazioa kontrastatzeko, eta humorea eta ironia egiteko erabiltzea, ez besteez barre egiteko baizik eta aurreiritziak apurtzeko eta jendarte solidario eta maitagarriagoak eraikitzeko.
Baina erronkak ere baditugu. Batetik, komunikabide feminista, internazionalista eta anitza izatea zer esan nahi duen zehaztu eta gauzatu; eta bestetik, oreka bat bilatu komunikabide bat izatearen eta herri-mugimendu nahiaren artean.