2016 eta 2017. urteetan zehar, Komunikatuz Eraldatu kanpainaren barnean, Latinoamerikako herri indigenek euren komunikabideak nola sortu dituzten, zelan defendatu dituzten eskubideak eta herri bezala euren nortasuna eta hizkuntza propioak nola sendotu dituzten ikustarazten zentratu gara. Honekin batera, Euskal Herrian helburu antzekoekin Herri Komunikabideek eta komunikazio alternatiboaren arloan dabiltzan eragileek egin duten eta egiten duten lanarekin uztartuz.
Ondoko liburuxkak komunikatuz eraldatzen duten borrokak, iritziak eta elkarrizketak jasotzen ditu!