Amurrion: Ekainaren 14an, 19h00etan, (Herriko Plazan)

Gesaltzan: Ekainaren 16an, 19h30etan,(Herriko Plazan) 

Gasteizen: Ekainaren 23an, 12h00etan, (Kutxi sarreran).

Mugarik Gabek, Amurrioko Udala, Gesaltzako  Udala, REAS Euskadi eta Merkatu Sozialarekin batera, “Lur-ikara” antzerki-foroa Arabako lurraldera eramango du. Antzerki foro hau TIPI-TAPA bagoaz! Hacia vidas SOStenibles kanpainaren barnean dago, eta Desazkunde eta Bizitze Onaren sarean egiten ari garen hausnarketa eta analisi kolektiboa zabaldu eta sozializatzea du helburu.

Ibilbide kolektibo horretan, eragile ezberdinak gaude, kolektibo anitzetatik datozenak, hauek dira: mugimendu sozialak, GKEak, sareak edo sindikatuak, ulertzen dugunok premia dela gaurko garapen ereduari alternatibak bilatzea.

Orain, antzerki-foroaren eta lau ardatz estrategikotan ( elikadura burujabetza, ekonomia birkokatzea, eredu energetikoa eta zainketak) oinarritutzen diren gure proposamen eta aldarrikapenak sozializatzeko  momentua da.

Anima zaitez parte hartzera antzerki-foroan!

Antzerkiaren Fitxa teknikoa “Lur-Ikara”:

Ekoizleak: Mugarik Gabe, Pantzart, Bihotzerre

Interpretatzaileak: Ainhoa Madariaga, Ana Pons, Leire Castrillejo, Lamine Diawara, Pilar Pardo eta Elena Bezanilla.

Jotzaileak: David Larrinaga, Lamine Diawara eta Elena Bezanilla.

Musika-Zuzendaria: David Larrinaga (Baldosa Flotante).

Testua: Elena Bezanilla, a partir de creación colectiva.

Zuzendari eszenikoa: Benjamín Alonso.

Laguntzailea: Diputación Foral de Araba.

Informazio gehiago:

https://www.decrecimientoybuenvivir.info/es/tipitapabagoaz/