Mugarik Gabe Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte hartzen dugun eragiletariko bat gara.
Zer da Eragozpen Fiskala?
Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua. Informazio gehiago nahi baduzu…
Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?
Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.
Informazio gehiago:
- BZKAIA: eragozpenfiskala@gmail.com / 609 469 599
- GIPUZKOA: donostia@setem.org / 943 359 592
- ARABA/ÁLAVA: vitoria-gasteiz@setem.org / 945 120 0746
Eragozpen Fiskalerako kanpainan hainbat euskal taldek, mugimenduk eta eragilek hartzen dute parte:
Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Ekologistak Martxan, ESK Sindikatua, Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, KEM-MOC Bilbao, MedicosMundi Araba, MedicusMundi Araba, Mugarik Gabe, Mundubat, REAS Euskadi, Setem Hego Haizea