Hurrengo maiatzak 11, ostirala, 19:00etan, La Bolsako udaltegian (Bilbon), Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, CEAR-Euskadik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Calalak, eta Mugarik Gabek Mesoamerikan Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kriminalizazio eta jazarpena eta honi aurre egiteko erabiltzen ari diren estrategiak ezagutzera emateko mahai ingurua antolatu dugu.
Honetarako gure artean izango ditugu:
- Lydia Alpizar, Iniciativa Mesoamericana de Defensoras de Derechos Humanos elkartekoak, Iniciativak egindako azken txostena aurkeztuko du.
- Lolita Chávez Ixcaquic, Guatemalako Herri K’iche’s Kontseiluen ordezkaria eta feminismo komunitarioaren parte dena, Guatemalako emakume defendatzaileen egoera ezagutzera emango du.
- Marusia Lopez Cruz, Asociadas por lo Justo (JASS) elkartekoak, “Babesa birpentsatzen” txostena aurkeztuko du.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Cony Carranza Castrok eta Mugarik Gabeko María Viadero Achak mahaia aurkeztu eta dinamizatuko dute.
Etor zaitezte!!