Apirilak 12, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean.
Ostegun honetan Bizimodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia partekatuko dugu Ekologia Sozial eta Politikorako jardunaldietan.
Herri-auzitegiak Giza Eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko helburua duten jendarte zibileko erakundeen estrategia bat dira.
Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz.
Otsailaren 23 eta 24ean Bilbon ozpatu zen Herri-Auzitegian 8 kasu esanguratsu aurkeztu ziren honako eskubide hauen urraketak salatuz:
- Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea.
- Bizi-maila duin baterako eskubidea.
- Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea.
- Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideetarako eskubidea.
Apirilaren 12an Loiolako Kultur E
txean 18:30etan egingo dugun saio honetan Herri-Auzitegiaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.
Tribunalari buruzko informazio gehiagorako: http://www.tipitapabagoaz.info