Beste urte batez, Nazioarteko Elkartasuna, Serso San Viator Euskal Herria, Kolonbia-Euskadi eta Mugarik Gabetik “Giza Eskubideek ez dute Mugarik” kanpaina aurkezten dugu Gasteizen.
Mugarik Gaberen aldetik, kanpaina honetan Euskal Herria eta Kolonbiako Emakumeek bakearen alde eginiko lana nabarmendu nahi dugu, euren arteko eztabaida eta esperientzien trukaketa sustatuz. Horretarako mahai inguru bat antolatuko dugu, “Bakea Eraikitzen duten Emakumeak” izenekoa.
Informazio guztia hemen: Giza Eskubideak Gasteiz 2017