Dagoeneko pasa dira hilabete batzuk martxoaren 30ean esperientzien Hartu-emana egin genuenetik, eta prozesuak aurrera jarraitzen du.

Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez patriarkalekin lotutako material batzuk zuekin partekatu nahi ditugu orain, hilabete hauetan sortu ditugun materialak, alegia:

 

  • Hartu-emanean antolakunde aitzindariek partekatu zituzten 6 praktika onen bideoak dira, erabakiak hartzeari, lan ereduei eta zaintzaren kudeaketari buruzkoak, betiere ikuspegi eraldatzaile eta feminista batetik.
  • Natalia Navarroren bideoa eta hitzartzea, zeinetan zenbait gako ematen dituen genero berdintasunaren aldeko antolakuntza eraldaketarako prozesuen inguruan.
  • Motxilan sartu beharrekoen zerrenda osatzen jarraitzen dugu, dokumentu berriak gehituta, zeintzuek gure bidaietan gidatu ahal gaituzten edo, bederen, pista interesgarriak eman ahal dizkiguten.

Animatzen zaituztegu esperientziak eta materialak partekatzen jarraitzera, praktika on zein txarrak ezagutu eta zabaltzeko, eta haiengandik ikasten jarraitzeko! Bidaiak aurrera jarraitzen du!