
Rafael Gonzales ‘Tufawon’
Rafael Gonzales ‘Tufawon’ Minneapoliseko rap kantaria da, erdi Lakota (Dakotako herri indigena, baita Sioux bezala ezagutzen dena) eta erdi Borikua (Puerto Rico). Iaz, bere musika-proiektuak alboratu egin zituen Standing Rockeko babes eremuko DAPL oliobidearen aurkako akanpalekuan parte hartu eta Uraren Babesle bilakatzeko. Lau hilabete igaro zituen han, Oceti Sakowin kanpalekuan. Trump lehendakari izendatu ondoren, DAPL oliobidea inposatzeko erasoa hasi zen berriro ere, eta otsailren 23an poliziak kanpalekua hustu eta suntsitu zuen, eta 46 ekintzaile atxilotu. Tufawonek mikroa hartu zuen berriro, bere esperientziaz hitz egiteko, The Homecoming disko berrian. Laugarren diskoa du, eta hitzaldiekin batera aurkezten ari da, beste ekintzaile gazte batzuekin batera Europan barrena burutzen ari den bira honetan.
https://soundcloud.com/Tufawon eta https://tufawon.bandcamp.com
Ekainak 12 – Bilbo
11:00: elkarretaratzea /concentración – Plaza Biribila
19:30: Hitzaldia/charla + hiphop saioa:
7Katu Gaztetxea (Solokoetxeko ekailerak, Alde Zaharra)
Ekainak 13 – Donostia
19:30 Hitzaldia/charla + hiphop saioa
Guardetxe (Andereño Elbira Zipitria bidea, Urgull)
http://www.ocetisakowincamp.org/
https://www.youtube.com/watch?v=u-NszTHk3Vc
Calendario de acciones NoDAPL: http://everydayofaction.org