Non? Okendo Kultur Etxean (Donostia)
Noiz? Otsailak 16 osteguna, 18:00tan
Hedabideak gure gizarteen demokratizaziorako tresnak izan behar badira, gehienetan kontsumismoa, indibidualismoa, pentsaera bakarra eta estereotipo matxistak, klasistak eta arrazistak indartzeko tresnak baino ez dira.
Ikasi nahi al duzu Latinoameriketatik, herri komunikazio indigenetatik, dakarten esperientzia?
Lokalak eta independenteak diren komunikazio ekimen askoren bitartez mundua ulertzeko eta XXI mendean bizitzeko beste ikuskerak berreskuratzen eta balioan jartzen ari diren experientziak gurean egitea posible direla ere?
Munduan zabalduta dagoen kontsumo eredu bidegabearen aurrean erresistentzia eta alternatibak garatzen dituzten esperientziak badirela?
Hego Amerikako CLACPI- Latinoamerikako Herri Indigenen Komunikazio eta Zine Koordinakundeko kide diren Bashe Nuhem (qom herria, Argentina) eta David Hernández (wayuu herria, Venezuela) izango ditugu gurean!