Dakizuenez, indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeen erreparaziorako eskubidearen inguruan hausnartzen ari gara azken bolada honetan Mugarik Gaben.
Hori dela eta, pasa den abenduan María Naredo adituarekin erreparazioaren inguruko saio bat burutu genuen. Mezu honen bitartez beste tailer batera gonbidatu nahi zaituztegu, non inzidentzia politikoaren osagai guztiak ezagutuko ditugun, eta erreparaziorako eskubidea exijitzeko eta bermatzeko inzidentzia politiko estrategia bat diseinatuko dugun.
Tailerra Bartzelonako IRIDIA Giza Eskubideen defentsarako Zentroak dinamizatuko du, eta Basauriko Emakumeen Etxean (Marienea) burutuko da urtarrilaren 21ean, goizeko 10etatik 14etara.