Irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, 4. kategoriako ‘Matthew’ urakanak Guantanamo eskualdetik igaro eta kalte material larriak eragin zituen. Gobernuak egindako lanak eta arriskuan zegoen biztanleriaren ebakuazioak hildakoak egotea sahiestu zuen. Hala ere, bai etxebizitzetan bai nekazaritza eta abeltzantza azpiegituretan kalteak ugari izan ziren. 17.000 milioi dolar baino gehiagokoak. 1976.urteko Flora urakanaren ondoren, Kuban izandako urakan suntsitzaileena izan da.
Horrela, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako Larrialdietarako Arabako Funtsak, 52.512 euroko laguntza bat onartu du Kuban, Boca de Jaucon, Maisí herrian, ‘Matthew’ urakanak pasa den udazkenean egin zituen kalte larrien ondoren azpiegiturak konpontzeko. Mugarik Gabek eta ACPAk (Asociación Cubana de Producción Animal) laguntza hau kudeatuko dugu.