ttiprueda3Bilbo: 13tan, kalejira Unamuno plazatik

17.30tan, manifestazioa plaza Eliptikoa

Donostia: 17tan, manifestazioa Bulebarretik

Gasteiz: 12tan kalejira Andre Maria Zuriatik

Iruñea: 13tan, manifestazioa Bus geltoki zaharretik

 

 

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP eta CETAren aurkako kanpainak datorren larunbatean mobilizazio nazionalerako deialdia luzatzen dugu.

Karta Soziala eta TTIParen aurkako kanpaina osatzen dugun erakunde sozial, sindikal eta politikoek indarrak batu ditugu, datorren larunbatean, azaroak 5, Euskal Herria TTIP eta CETAren aurka dagoela argi eta garbi erakusteko. Honela, nazioartean “Erresistentzia udazkena”ren barruan antolatutako mobilizazioekin bat egingo dugu, TTIP, CETA eta TISAren aurkako erantzun bateratu bat emanez.

TTIP, CETA eta TISA multinazionalek eta finantza kapitalak euren interesen arabera diseinatutako itunak direla uste dugu eta martxan jarriz gero, herritarrak izango gara kaltetuenak. TTIP eta CETAren onarpenak lan eta eskubide sozialen lurperatzea suposatuko du, baita osasun eta ingurugiro arautzeen desagerpena ere. Gainera, klausuletako batzuk, demokraziaren bahiketa suposatzen dute. Era berean, demokrazia, kapitalaren diktadurak ordezkatuko du eta auzitegi pribatu eta kontseilu erregulatzaileek legedi nazionalak eraldatzeko boterea izango dute.

Enpresa handien zigorgabetasuna eta eskubideak bakarrik defendatzen dituen eredu honen aurrean, Euskal Herritik, beste mundu bat posible dela diogu. Gainera, borondate demokratikoaren bitartez, zein eredu ekonomiko, sozial, politiko eta instituzional nahi dugun, herriak berak erabaki behar duela uste dugu. Horregatik guztiagatik, Nazioarteko Herrien Itunarekin bat egin dugu, megaitunen  aurka eta enpresa transnazionalen kontrol tresna moduan.

35x50-ttip-ez-inprenta

Era berean, “Erresistentzia udazkena” europar kanpainaren proposamenekin bat egiten dugu, finantza botereari aurre egiteko, zerbitzu publikoak berreskuratzeko, lana eta ekoizpena demokratizatzeko, berdintasuna bermatzeko, elikadura eta energia burujabetza defendatzeko eta herrien ongizatea bermatzeko. Multinazionalen eta finantza kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa soziala eraiki dezagun!

Valonian bezala, TTIP eta CETAren negoziaketak kolokan jartzen ari diren mobilizazioekin bat egingo dugu larunbatean. Jakin badakigu kapitalaren Europaren presioak handiak direla eta erakunde demokratikoen erabakiak urratzeko gai direla. Baina, era berean, TTIP eta CETAren aurkako borroka geldiezina dela ere badakigu. Megaitun hauen aurka altxatzen diren lurraldeak gero eta gehiago dira eta indarrak biltzen jarraituz gero, lurperatzea lortuko dugu.

Nahiz eta TTIPen inguruko negoziaketek aurrera dirauten, gero eta gobernu gehiago daude aurka, iritzi publikoan izan ditzakeen ondorioak direla eta. Gainera, CETAk Valoniako ezetzak suposatu zuen oztopoari aurre egin dio, baina oraindik bide luzea geratzen zaio, izan ere, parlamentu desberdinen oniritzia jaso beharko luke martxan jartzeko. Horregatik, gure eskubideak defendatzeko eta itun hauen aurkako iritzia adierazteko eskatzen diegu ordezkari publikoei.

Honegatik guztiagatik, borrokan jarraitzeko eta mobilizatzeko eskatzen diogu herriari eta Hego Euskal Herriko lau hiriburutan datorren larunbatean, azaroak 5, antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dugu.

 

Bilbo: 13tan, kalejira Unamuno plazatik

17.30tan, manifestazioa plaza Eliptikoa

Donostia: 17tan, manifestazioa Bulebarretik

Gasteiz: 12tan kalejira Andre Maria Zuriatik

Iruñea: 13tan, manifestazioa Bus geltoki zaharretik

mosaiko