35x50-ttip-ez-inprentaMobilizazioak Hegoaldeko hiriburuetan hurrengo Azaroaren 5an TTIP eta CETA itun neoliberalen aurka

TTIP eta CETA bezalako nazioarteko merkataritza itunek finantza kapital nahiz multinazionalei ekonomia, ingurugiroa, legeak, pertsonen eskubideak eta, are gehiago, bizitza beraien mesederako zuzentzeko berme juridiko guztiak ematen dizkiete. Demokrazia, kapitalaren diktadurak ordezkatzen du eta gu guztiok, multinazional eta kezkarik gabeko espekulatzaileek agintzen duten sistema baten gatibu bihurtzen gara.

Honegatik guztiagatik, tankera honetako nazioarteko itun ororen aurka gaude, merkatuen eskubide eta askatasunak bakarrik defendatzen baitituzte, eta ez gizartearenak. Beste era bateko mundu bat posible dela aldarrikatzen dugu Euskal Herritik; elkartasuna, justizia, lankidetza eta beraien etorkizuna erabakitzeko herrien eta pertsonen burujabetza oinarri dituen azioarteko erlazio eredu berri bat ezinbestekoa dela diogu. Gobernuak, guztion onerako, pertsonen eskubideak bermatu eta beharrak asetzeko lan egitera behartuak daude, eta ez enpresen probetxurako.

Gure herriari, nahi duen eredu ekonomiko, sozial, politiko eta instituzionala erabakitzea dagokio, herriak, demokratikoki, adierazitako borondatea delarik muga bakarra. Erakundeek, gizartearen parte hartze aktiboarekin, izan behar dute oinarrizko giza eskubideak bermatzen dituztenak. Beste eredu ekonomiko bat beharrezkoa da eta mobilizazio honen bitartez, benetakoa
izatea bultzatu nahi dugu, borroka eta duintasuna bezalako oinarriekiko konpromisoaren bitartez egingo dugularik.

“Erresistentziaren udazkeneko” aldarrikapenak gureak egiten ditugu, finantza botereari aurre eginez, zerbitzu publikoak errekuperatuz, lana eta produkzioa demokratizatuz, elikadura burujabetza eta nekazal, abeltzain eta arrantza sektoreen eskubideak defendatuz, gizon-emakumeen urarekiko eskubidea, nahiz energia-burujabetza bermatzeko eta herrien bizi kalitatea defendatzeko.

Nazioarteko enpresen boterea bermatzen duten arau, hitzarmen eta itunen sarea desegitea exijitzen dugu. Giza eskubideen arkitektura berri bat eraiki nahi dugu, enpresa hauek bideratutako giza eskubideen urraketen aurrean hartu emanetarako esparruak sortzeko, baita herrien, komunitateen, mugimendu sozialen eta sindikatuen arteko elkartasun solidarioa ere. Honegatik guztiagatik, TTIP, CETA eta TISA bezalako itunen aurka, Nazioarteko Herrien arteko Itunarekin bat egiten dugu, nazioarteko enpresen agintearen aurkako eta gizartearen eta planetaren defentsarako juridikoki loteslea den nazioarteko tresna baita.

ttip5rueda

Beste mundu bat posible da, herrien elkartasunaren bitartez. Ekintza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren lehentasunak aldatu behar ditugu, pertsona eta hauen beharrak, merkatua eta kapitalaren interesen gainetik ezarriz. Finantza kapitala eta multinazionalen Europari aurre eginez, eraiki dezagun Europa soziala, herriena, bidezkoa eta solidarioa den Europa.

Hitzarmen hauen kontrako borrokan gaudenok gizartean aurrera eraman izan dugun sentsibilizazio lana, TTIP gelditzea eta CETA berretsia ez izatea lortu dugu. Honek borrokan eta gizarte mobilizazioan jarraitzeko animoa ematen digu ekintza politiko justu eta solidarioaren lehentasunak aldatzea lortzeko. Horregatik hurrengo azaroaren 5ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu.