#ElkarlanKulturak izenburupean Saretuz sarearen V. jardunaldiak aurrera eramango ditugu datorren irailaren 30 eta urriaren 28an Donostiako Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean
Egitarauko lehenengo eguna irailaren 30a izango da, ostirala, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da jardunaldiaren aurkezpenarekin. Ondoren, gure egitasmoetan zein kultur balore lehenesten ditugun hausnartzera pasako gara, horretarako Faktoria Lila, GaraiON Sorgingunea eta Altekio izango ditugu gonbidatu. Jarraian, eta hiru hizlarien gidaritzapean hiru tailer burutuko dira, parekidetasuna, eraldatzailea eta elkarlana kultur balore eta ikuspegiei arreta jarriz. Lehen eguna amaitzeko bertso-konklusioak eta tokiko produktuekin AntiguaOtarrakeko kideek prestaturiko afari-merienda izango da.
Hurrengo eguna, urriak 28, ElkarlanKulturen jendartzeratzea gaia jorratuko da. 17:00etan hasita sortze aktibismoko tailerra izango dugu. Elkarlankulturak modu sortzaile eta eraldatzailean nola jendarteratu eta mugimendu eta erakundeetatik komunikazioa berauek nola landu ikusi, ezagutu, landu eta proposamen kolektibo bat burutuko dugularik. Bigarren egun hau bukatzeko ere, AntiguaOtarrakeko kideen eskutik tokiko produktuekin afari-meriendaz gozatzeko aukera izango dugu.
Jardunaldietan izen-ematea doakoa da, hala ere, plaza mugatuak daudenez, www.saretuz.eus web orrialdean izen-ematea egiteko dauden aukera ezberdinak ez ezik, jardunaldien informazio zabalagoa eskuragarri duzue.