ruedaprensaDatorren irailean, Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten III. edizioa ospatuko da Bilbon. Hirugarren topaketa hauetan, gaur egun funtsezko diren bi erronka bakarrean bildu nahi izan ditugu: urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala. Biei ala biei bilatu behar diegu alternatiba, eta pixkanaka, mundu-mailan, alternatiba hori eraikitzen eta berau aurrera ateratzeko sareak osatzen ari gara.

cartel web

Ginebra eta Madrilen ostean jada badugu data hurrengo Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetarako. Bilbon izango dira izenburu honekin: “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz”. Irailaren 23tik 25era izango dira.

Deialdia eta informazioa webgunean dituzue.

http://alterecosoc.org/