Egungo gizartearen kontsumo eredua mundu mailako gizarte kapitalistaren kontraesanei erantzuten du, zein herrien garapena bideratzen du, garapen iraunkor eta zuzen bat ukatuz herri hauei. Kontsumismoaren fenomenoa gaur egun arazo globala deritzogu, bere oinarrizko arazoa iparraldeko herrien garapen basatia hegoaldeko herrien kontura delarik eta planeta osoko lehengaien lepotik, gero eta urriagoak azaltzen zaizkigunak.
Kontsumoaren gizarteak pertsonen funtsezko beharrak asetzea, kontsumoaren behar biluziaz ordezkatzen du. Bere arrakasta pertsonengan behar berriak sortzeko gaitasunean datza, hauek desioen subjektu bihurtzen direlarik etengabeko atsekabe batean kokatuz, hortik dator hauen kontsumitseko grina (erabili-bota-erosi). Kontsumoa ez da biziraunkortasuna asetzeko bidea, baizik eta kapitalaren hazkuntzari ohore egiten dion bere buruzko emaitza.
Ez genuke ahaztu behar publizitateak betetzen duen papera kontsumoaren gizartea eraikitzerakoan. Ariketa publizitarioa kapitalismoaren kutsatze ideologikoaren zati handi xamarra da, eta bere bidez gozamen eta nahiak eraikitzen dira, logika sentibera eta irrazional baten barruan, berehala eta axolagabe asetu behar direnak. Hemen da kontsumo ereduaren inposaketaz hitz egiten dugunean pribilegio gisa azaltzen dena logika publizitarioa dela eta, bizitzaren sentzua lortu beharreko gozamen eta atsegiteek eraikitzen dutelarik, benetan bizitzeko beharrezkoa dena alde batera utziz.
Logika publizitario honek merkatu eta ekoizpen kapitalistaren zerbitzuan era berean genero estereotipoak garatzen ditu, lerro hauetan aipagarria izango dena. Ondo badakigu kontsumoaren gizartean edozein merkantzia, bai objektu bai subjektu, kontsumigarria dela, eta emakumearen gorputza oso adibide ona da. Gizartea murgilduta dagoen eredu kapitalista heteropatriarkala emakumea merkatuan ekarpen ekonomikoen bila uztiatu daiteken erakarpen eta desio produktu gisa murrizten du. Iragarki publizitarioen kasuan, rol generikoak areagotzen dira; alde batetik gizona betebehar garrantzitzuak dituen oinarri ekonomikotzat goratzen da, etxezkanpoko gozamen eta gutiziak aurki ditzakena. Beste aldetik emakumea etxekolanak egiten ditu, familia zaintzen du, eta besteen desioei arreta gehiago jartzen dizkie bere desioei baino. Guzti hau dela eta, publizitateak sortzen dituen kontsumo ohiturek genero ezberdintasunak areagotzen ditu gure gizartean, are gehiago indartuz estruktura patriarkala.
Baina kontsumismo honek, genero ezberdintasunak areagotzeaz gain, baditu beste hainbat ondorio latz. Globalizazioa eta iparralde-hegoalde erlazioan oinarritutako egungo nazioarteko eredua, herrialdeen elkarren arteko mendekotasuna garatzen du, eredu kapitalistaren esparruan, herrien eta pertsonen aurkako ondorio larriak erakartzen dituena. Herrialde garatuen ekoizpen eta kontsumo ereduak sakonki erabakitzen dituzte munduko beste herrialde askoren baliabideak, ezberdintasun ikaragarria sortuz pertsona, kultura, gizarte, etab-en artean.
Erosi ta botatzeko grinak uzten digun beste ondorio larri bat gure ekomenpekotasuna zuzenean kaltetzen duela da. Tamalgarria da ikustea nola kontsumismoa zuzenean lotuta dago gure planetaren suntzipenean eta baliabide naturalen uztiakuntzarekin (eta desjabetzarekin), gehiengoan herri baten bateko ekonomia lokalari kaltetzen diolarik eta iparraldeko multinazional baten etekin bilakatzen direlarik. Ingurunearekiko kontzientzi eza eta herriekiko zein beraien baliabideeiko begirune falta, dira funtzesko osagaia ekoizpen kapitalista eta masa kontsumoaren garaipenerako.
Kapitalismoaren garapen ekonomikoa, bere oinarria kontsumoa delarik, pertsonen eta inguruaren interesen gainetik kokatzen da, giza eskubideak kaltetuz, baliabideak ustiatzen eta ikarragarrizko kalteak eragiten duten hondakinak sortuz. Horretaz gain, kontsumoak garatzen duen klase eta genero ezberdintasunak gero eta larriagoak dira, eta honek gogora dakarkigu gure kontsumo erlazioek dituen ondorengoak gizarte arloan, ekonomian, politikan, sexualitatean eta kulturan.
Guzti hau dela eta gure apostua kontsumo era kontziente, erantzunkor, autonomo eta iraunkor baten alde dago, merkatu neoliberalatik at eta herrien arteko elkartasuna eta elkarlaguntza sustatzen duena. Horretarako ez dugu alternatiba falta, tokian lekuko gaiak kontsumitzea, energia aurreztatzea, garraio publikoa edota testuan deskribatutako problematika honetaz kontzientziatzea. Baita gure kontsumo ohiturak aldatzea beharrezkoa da globalki berdintazunezko gizarte bat eraikitzeko eta eredu kapitalistarein kritikoagoa. Horretarako beharrezkoa da txikitatik hezituak izatea oztopoak jarriz kontsumo areagotuari eta gauzen balioaz jabe izanda ta gure benetazko beharizanei.
Beharrezkoa zaigu gure ohiturak, gure erosotasunak eta gure kontsumitzeko kriterioa birplanteatzea bestelako mundu bat, iraunkorra, bidezkoa, pertsonentzako eraikitzeko.
Marina Mariscal Muñoz
Mugarik Gabe