noiz: MARTXOAK 1, asteartea

non: MARIENEAn, Basauriko Emakumeen Etxean

Jardunaldien Programa ikusteko cartel jornadas.compressed

Jardunaldien izen-ematea hurrengo linkaren bitartez egin behar da: https://docs.google.com/forms/d/1KIBLglxmJ98axsbKQjibXuGWZxJ2SfmH2ZeLQa2LnA0/viewform?c=0&w=1&usp=mail_form_link

cartel jornadas.ai

Giza eskubideen defendatzaileak indibidualki edo kolektiboki borrokatzen duten emakumeak dira, nola haien hala jendarte osoaren giza eskubideak osotasunean erabili daitezen.
Giza eskubideen defendatzaileen kontrako indarkeriaren kasu zehatza, pribilegioak mantenduz biztanleriaren erdia baino gehiagori bizitza publikoan parte hartzea ukatu eta oztopatzeko emakumeen kontrako biolentziak nola funtzionatzen duen era argi batean adierazten duen indarkeria da. Defendatzaileen kolektibo handiek aurre egiten dioten estigmatizazio eta diskriminazioak inpaktu sozial indartsua du, nola defendatzaileen kolektiboari hala jendarteari eragiten baitio. Emakumeen kontrako biolentzia giza eskubideen bortxaketa da, eta bizitza publiko zein pribatutik ezabatzeak demokraziarentzako zein bake sozialerako berebiziko garrantzia du.
Emakumeez bereziki hitz egiten dugu, kasu gehienetan ez delako genero ikuspegitik ez ikuspegi feministatik giza eskubideen bortxaketen eta defendatzaileen egoeraren analisirik egiten. Indarkeria estrukturalak eta eredu patriarkalak ikustarazi behar dira giza eskubideen urraketen analisietan, baita defendatzaileek haien bizitzetako alor ezberdinetan bizi dituzten biolentzia ezberdinak ere.
Jardunaldietan emakumeak diren Giza Eskubideen defendatzaileez, zehazki, emakumeen eskubideen defentsaz, maila internazionaleko babes-mekanismo programetaz eta aurrera eramaten diren salatze eta eragin politikorako estrategiez arituko gara.

Jardunaldi hauetarako ditugun helburuak honako hauek dira:

  • Giza Eskubideen emakume defendatzaileen egoera eta emakumeen giza eskubideen defentsaren testuinguru zehatzak aztertu .
  • Genero ikuspegitik babes-mekanismo internazionalak zein tokikoak aztertu eta berauek hobetzeko proposamenak egin.
  • Eragin politiko zein borroken sendotze eta hedapenerako kolektibo ezberdinen arteko ikasketa espazioak sortu.