Garrantzitsua da demokraziaren, bakearen eta justiziaren eraikuntzan defendatzaileen kontrako erasoen inpaktua eta efektua ikustaraztea. Hala, defendatzaileen kolektiboek egindako ekarpenak batuz gure egiten ditugu ondorengo gomendioak:
- Gure herrien diskriminazioa, desberdintasuna eta injustizia gainditzeko jendarte osoa murgildu behar da giza eskubideen defendatzaileen ekarpenen aitortzan.
- Estatuek defendatzaileen lana desprestigiatzea eta izena galtzea eragozteko ekintzak bermatu behar dituzte, defendatzaileen estigmatizazioa eta etsaitasuna sustatzen duten autoritate propioak modu argi batean zigortzetik hasita.
- Erakunde sozial eta zibilek agerian jarri behar dute defendatzaileen ekarpen eta lana, eta aitortza publikoa egiteko kanpainak sortu.
Hala izanik, eta lehenik eta behin egunez egun emakumeen giza eskubideen defendatzaileek, mugimendu feministak eta emakumeen erakundeek egiten duten lana aitortuz, giza eskubideen defendatzaileen aitortzan lagundu nahi dugu, haien lanari ahotsa eta ikusgarritasuna emanez, eta legitimitatea eta sinesgarritasuna; bortxaketetatik biktima gisa edo bizirik atera diren horientzat justizia, mina eta ordaina bilatzeko; elkartasun eta babes sareak indartzearekin batera.