Madrilgo indarkeria matxisten aurkako Sarea Sortzen plataformak, indarkeria matxisten aurkako borrokan arlo ezberdinetan (prebentzioa, biktimen arreta eta eragin politikoan) lan egiten duten profesional eta aktibistez osatua dagoena, azaroaren 24an, asteartea, Madrilgo Erkidegoko Genero Indarkeriaren Lege Integralak 10 urte bete dituenean, honen inguruan egindako analisi txostena aurkeztuko du.

Hau lantzeko, txosten eta ikerketa ezberdinak aztertzeaz gain, lehen eskuko informazioa jaso da, biktimak diren emakumeen errekurtsoen sarekoei inkesta eginez, aztertutako datuak baieztatuz eta arloan lan egiten duten profesionalek aurre egin behar dituzten zailtasunak agerian utziz.
Txosten honekin murrizketa politikak mahai-gaineratu nahi dituzte eta nola ez den indarkeria matxista politikako gai nagusi moduan jartzen. Baita azpimarratu nahi da prebentziorako errekurtso falta eta indarkeria matxistaz bizirik dirautenen ziurtasun eta babes neurriak hobetzeko beharrizanaren urgentzia.
Txostenaren aurkezpena azaroak 24an asteartea izango da, 19.00etan Bravo Murrillo 4 kalean, 1. Solairuan.
Informazio gehiago jasotzeko hurrengo emailera jo redgenerandored@gmail.com
Txostena deskargatzeko hemen.