2014ko urria eta 2015eko maiatzaren artean aurrera eraman dira lau topaketa Euskal Herria (Bilbo eta Gasteiz), Katalunia (Bartzelona), Madrilgo Erkidegoa (Madril) eta Andaluzian (Malaga), eragile sozial, feminista, indarkeria matxisten arloan lan egiten duten profesional eta aktibista, elkarte sozial eta GGKEen parte hartzearekin. Topaketa hauetan denon artean indarkeria matxisten egoera aztertu dugu informazioa konpartitu eta arreta eta tratamendu, hezkuntza eta prebentzio, juridiko eta eragin politiko, salaketa eta mobilizazio arloetan ditugun zailtasun nagusien diagnostikoa izateko. Halaber, indarkerien kontrako borrokan aurrera egiten jarraitzeko estrategia posibleen lehenengo proposamenak eta hobetzeko ideiak edo elkarlaneko ekintzak (salaketa, elkartruke, artikulazio, etabar) bota dira.2015eko ekainean berriro ere Bilbon topatu ginen sistematizazio topaketa egiteko herrialde desberdinetako emakumeen parte hartzearekin, artikulazioan jarraitzeko eta aurrerago egindako analisiak batu, estrategietan sakondu eta etorkizunean garatzeko lan proposamenak

Espazio hauen ostean ADIERAZPEN bat egin dugu prozesutik ateratako ideia nagusiekin. Adierazpenarekin bat datozen atxikimenduak batzen ari gara (norbanakoak eta kolektiboak) instituzio publiko eta eragile politiko eta sozial ezberdinei entregatuko zaiena, egindako lana zabaltzeko eta indarkeria matxistekin amaitzeko eztabaida eta konpromiso politikoa.

Irakurri adierazpena euskeraz

EMAN ZURE ATIXIKIMENDU KOLEKTIBOA ETA NORBANAKOA!