Eguna: apirilak 21 asteartea
Ordua: 19:00
Tokia: Hika Ateneo – Muelle de Ibeni, 1 – BILBO
Hizkuntza: Gaztelania
Dokumental honek 2014 urtean zehar Euskal Herrian bisitan izan genituen Latinomerikako Herri Indigena desberdinen ordezkariei egindako elkarrizketak eta grabatutako irudiak jasotzen ditu. Bertan herri hauetatik egiten diren aldarrikapen eta proposamenak eta burutzen diren borroketariko asko jasotzen dira. Izan ere, indarrean dagoen garapen eredua agortuta dagoela erakusten duen krisi anitz eta global honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da herri hauetatik arlo desberdinen inguruan iristen zaizkigun ikuspuntuak entzutea; bai Hezkuntzari dagokionez, Lurra eta Lurraldearekin dugun harremanari dagokionez, Nortasunari dagokionez, enpresa multinazionalen eraginari dagokionez eta baita “Bizitze Onaren” paradigmari dagokionez ere. Azken batean, Herri bezala euren aldarrikapenak eta proposamenak dira.
Guatemalako Sara Dalila Mux Mux emakume indigena maya izango da gurekin, dokumentalaren protagonistetako bat eta Uk’ux Be erakundeko ordezkaria. Veronica Huilipan ere egongo da gurekin , “Confederación Mapuche de Neuquén” Argentinako Patagoniako erakundeko ordezkaria.
[:]