Serie honen laugarren eta azken atala aurkezten dugu, kasu honetan gaur nagusi den eredu neoliberalistaren aurrean herri indigenetatik iristen zaigun proposamen eta alternatiba baten inguruan: Bizitze Ona. Izan ere, krisi anitz bizi ditugun garai honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da beste garapen eta bizitza eredu batzuk ezagutu eta martxan jartzea.
[vsw id=”123677710″ source=”vimeo” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]
Bideo honekin, aurreko hiruekin eta beste zenbait edukirekin Dokumental bat osatu dugu: “Eutsi edo Hil: herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak”. Ondorengo egun eta tokietan ikusi ahal izango duzue protagonistetako batzuen presentziarekin:
[:]
- Apirilak 20 Donostia, 19:00 Lugaritz Kultur Etxea, Antiguo. Euskaraz eta Giza Eskubideen XIII. Zinemaldiaren barruan
- Apirilak 21 Gasteiz, 19:00 Simon de Beauvoir Erakundeen Etxea. Gaztelaniaz
- Apirilak 21 Bilbo, 19:00 Hika Ateneo. Gaztelaniaz
- Apirilak 23 Hernani, 19:00 Biteri Kultur Etxea. Euskaraz
HEMEN lehenenengo atala herri indigena eta enpresa multinazionalen inguruan
HEMEN bigarren atala lurra eta lurraldearen inguruan
HEMEN hirugarren atala hezkuntzaren inguruan
“Eutsi edo hil”
Herri Indigenen Eskubideen aldeko Kanpaina.
ZUK ERE BABESTU dezakezu zure laguntza ekonomikoarekin:
Laboral Kutxa: ES71 3035 0083 22 0830701234