Zentzuz Kontsumitu, Bionekazaritza eta Bioalaitik, elikadura-sistemaren eztabaidari buruzko zenbait jarduera aurkezten dizuegu. Elikadura eta osasuna uztartzen dituzten hitzaldiak izango ditugu. Kontzeptu berriak ikasiko ditugu, elikadura-eredu konbentzionalaren aurreko alternatibak proposatzen dizkigutenak, hala nola elikadura-burujabetza. Antzerki interaktiboekin ongi pasatzeko aukera izango dugu, parte-hartzea helburu, gure pentsamenduei eragiteko. Ekuadorreko pertsona indigenak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izango dugu, ideiak eta gogoetak trukatzeko haiekin. Eta bukatzeko geure gorputzean ezagutuko dugu zer garen, zer jaten dugun, eta zer pentsatzen dugun.
Hiru antolakundeok sortu ditugun hiruhilekoko jardueren lehen egutegia aurkezten dizuegu, espero dugu interesgarri iruditzea eta elkar ikustea.
Argibide gehiagorako:
http://consumoresponsable.info
http://www.bionekazaritza.net
http://www.bioalai.org