|
Nola diozu? Genero-Ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida |
|
|
|
|
Mugarik Gaben, beste erakundeetan bezala, e-mail, artikulu edo eskutitzen bat idatzi edo materialen bat argitaratzean, gure izaera eta pentsaera ere transmititzen dugu. Hori dela eta, eta gure helburua gizarte zuzenago baten alde egitea dela kontutan izanik, zabaltzen ditugun materialak eta burutzen ditugun prozesuak ezin dira ustekabeko ekintzetan oinarritu behar. Beraz, hedatzen dugun informazio guztia azterketa sakon baten ondorioa izan behar delakoan gaude.
Ildo beretik, gure materialak egiterakoan genero azterketa bat egitea derrigorrezkoa dela uste dugu, batik bat azterketa hori gure pentsaeran eta guztiontzako giza garapen jasangarria eraikitzerako orduan ezinbestekoa dela uste dugulako. Beraz, eta egungo genero harremanetan agertzen diren bidegabekeriak aldatu nahi baditugu, derrigorrezkoa bilakatuko zaigu orain arte komunikatzeko erabili izan dugun modua aldatzea.
Honekin lotuta, eta gaur egungo mundu honetan hedabideek betetzen duten papera ikusita, gure eskuetan dauden komunikazio tresnak, erakunde bezala eraiki nahi dugun errealitatea eta beharrezkoak diren aldaketen oinarriak bideratzera zuzendu nahi ditugu. Horretarako gure komunikazioari beste ikuspegi bat eman beharko diogu, genero-arloan gizonezkoen eta emakumezkoen aldeko ekitatea bultzatu eta, funtsean, errealitate desberdin bat zabaltzeko.
|